Askotan eoten nauk bai beakin, Shanghaiko Euskal Etxeko aurtengo batzordean alkarrekin gerek eta emango zizkioat goraintziak hire partetik. Egie esan sallatzen gattuk aldiro olako ekimenak eitten. Euskal komunitate handie gerek hemen eta jendeak e...
Aupa Txarli;
Ba bastante bai. Hauek zerbait "ez ohikoa" ikustean beti gerturatu eta burua barreraino sartzeko joera zeukeak, argazkian ikusten den modura, pankarta zabaldu orduko inguruko guztiak gerturatu ittuan. Pentsa zelako kuriososak diren; c...
Enun ideaik "txintxarrisfera" dalakoa bazanik e, aurreko baten Iriartek email baten bidez jakinarazi zian harte. Eun batzutan jarraittu det eta benetan gauza politte iruitze zait. Beraz nahiz eta ni pixkat urrun izan, sallatuko naiz hemengo gauzatxoak aportatzen, ez dira oso euskaldunak eta are gutxiago Alegitarrak izango baño beno, kuriosoak bai bentzet.
Benetan beti asko poztu nauk Alegitarren bat atzerrira ateratzen denean. Nik ze esango dit ba? neroni nauken gutxi eta ia guztia atzerriak emantziak: lana, hizkuntzak, munduaren ikuspegi sakonagoa, lagun berri asko, bidaiak,...
Bazekiat ze gogorra egiten deken zenbaitetan babarrun eder batzuk, betiko lagunak eta parrandak, gure moduko jendearen izakera eta abar atzera uztea; baino gu eta gure ohiturak hemen jarraituko diagu pixka bat geroxeago ere.
Ez, etzeok horrelako "Masterrik" aurrerantzean ere burua seguruago eta libreago izateko, herraminta ederra "errekurtso" gehiago izateko eguneroko bizi moduan. Eutsi goiei eta Chinoa ere ikastak, munduaren buelta karpanak ziur Chinoak aurretik jarriko dizkikela eta denan beharrean izango gaituk.
Zorionak hire ausartiaren gaitik!
Portzierto, atzo enteatu nitxoan beste Alegitar bat baziakela AUSTRALIRA, gutxienez 3 hilabete eta lana aurkitzen badik luzatzeko asmoarekin. Hemengo lana utzita ziak, potrok bota zizkiok eta nik ben benetako zorionak eta animoak eman zizkioat. Nor? etzekiat públiko egindiken informazioa eta berak ala esan arte, mixterioa mantenduko diat!!
Baita ere animo beste guztiei, batez ere bizi moduko motxila txikia dutenei (Kredituak, Kotxeak, umeak,..) segi atzerrira, ikusi eta ikasi, lana faltako diagu aurrerantzean eta ez duk momentu txarra orretan aprobetxatzeko.
Enun ideaik "txintxarrisfera" dalakoa bazanik e, aurreko baten Iriartek email baten bidez jakinarazi zian harte. Eun batzutan jarraittu det eta benetan gauza politte iruitze zait. Beraz nahiz eta ni pixkat urrun izan, sallatuko naiz hemengo gauzatxoak aportatzen, ez dira oso euskaldunak eta are gutxiago Alegitarrak izango baño beno, kuriosoak bai bentzet.