
Nik zerbaitetan aditua banaiz
zaldietaz da, baino orretarako blog berezi bat idazteko asmoa daukat eta txintxarrisferan Alegiko gaietaz haritu nahi nuke, hau da,
Alegia eta zaldik. Zerbaitetan hasi behar eta errezenera joko dut, nere lau ankeko familia aurkeztera.
Ni beti izan naiz indioagoa bakeroa baino eta betidanik zaldi koloretsuak gustokoenak izan ditut. Jakin nuenean elkarte bat bazela zaldi pinttoak bakarrik zituena or sartunintzan buru belarri. Zaldi arraza hau Paint Horse izendatzen da.
Iruzkina (7 iruzkin)
TxintxarriMEDIA -ren partaidea izan behar duzu iruzkinak gehitzeko.
Sare honen partaide egin
harrituta gaitu nak, Alegitarrak mundialak gaituk...
Pasaden igandean, 06/15/2008, 80 km. raid lasterketa ospatu zen Boadilla del Monten (Madril) eta Joxeanjelen zaldia Altruk, Mikel Etxenike zaldizkoarekin, irabazle izan ziren.
Joxeanjelek klabikula puskatu berria zuenez ez zuen zaldizko bezala parte hartzerik.
Raida lasterketa mota bat da, 40, 80, 120, 160 edo 200 km-tako ibilbidea egin behar izaten dute; 20, 30 edo 40 km. bakoitzeko geratu eta albaiteroak abereak aztertzen dituzte inongo arazo fisikorik ez dutela ziurtatzeko, baita ere bihotzaren taupadak 56 minutu azpitik izan behar ditu lasterketan jarraitzeko. Arauen berri gehiago jakiteko: http://www.rfhe.com/__datos_/rfhe_documentos/regraid07.pdf
Datorren urtean Paris inguruan “Mondial des jeunes chevaux d'endurance 2009” ospatuko da eta orretarako prestatzen eta beharrezko diren klasifikazioak bereganatzen ari dira Altruk eta Joxeanjel.
2007an Granadako Sierra Nevadan 80 km-ko raidan bigarren egin zuten eta baita ere zaldi onenaren saria.
2008an Argantzonen ere bigarren egin zuen eta Madrilen berriz IRABAZLE!!
Mundialean parte hartzeko beste lasterketa bat falta zaie, eta berriro ere Sierra Nevadara joango dira azken klasifikazioa lortzeko intentzioarekin.
Zorionak Joxeanjel eta Altrukeri, egunero egiten dituzuen entrenamenduen ordezko eta merezitako saria duzue. Segi horrela eta ea klasifikatzen zeraten Sierra Nevadan 2009ko mundialerako.
* Orain dela urte gutxi Axier lazkaotarrak eta Egileor baserriko nagusi berriak Espainiako Raid txapelketa nagusia irabazi zuen. Makina-bat sasi eta txukunketa egin behar izan zituen Egileor baserrian bere zaldien etxe bihurtzeko. Baserri hau ere zaldien etorrerak berpiztu du.
Denok dakizue baserrietan zer nolako komeriak dauzkaten baserritik bizitzeko. Behi eta ardi esne eta okela munduaren beste puntatik (New Zeland, Brasil, Argentina,..) ekartzen dituzte hemengoaren ondoan dezente merkeagok direlako; kapitalismo eta liberalismo basatiaren globalizazioak ez du ezertarako erreparatzen GLOKALIZAZIOAN, hau da arazo lokalari ez dio jaramonik egiten. Eta modan direla eta, haragi eta esne "ekologikoak" bezala saltzen dizkigute, kontuan izan gabe zenbat miloi litro petrolio behar diren bidai edo garraioetan.
Zaldiak dagoeneko belaze kopuru handiagoa erabiltzen dute Europan zehar behiak baino. Zaldizko kirol eta aisialdirako erabiltzen dira.
Alegian ere prozesu berdina daramagu. Zaldiak mantentzen dituzte gure belazeak, oraindik badira 3 edo lau baserri behiak dituztenak baino gehienak zaldiak dauzkagu.
Eta hauxe zehatzago aztertu nahi nuke blog honetan. Saiatuko naiz, gutxi bada ere, maiz idazten eta sakontzen gure Alegiko inguru giroa eta zaldiaren uztarketaren arrazoiak eta eraginak.
Arrazoi dek TxintxarriMEDIAn (ez txintxarrisferan) Alegiko argazki, audio ta bideoak zintzilikatzea aproposagoa dek.
eongo gatxik.
kaixo neokideok,
larunbata 31 gainen degu. Arruenen lekue hartu det. ez gea kuantitaiboki asko izango, baino bai kualtitatiboki. hoberenak bertan izango bai gea. jejejej
6 pertsona goaz blogetaz, proiektuetaz, eta abar esperientzaik partekatzeko asmokin: txarli, eider, olatz, juanjo irazusta, jon (gure katuzar estimablea) eta iñigo. makina ideia aterako direla badakit.
gu 6ontzat hartu det lekue.
hitzordue: 20:00tan etxeberrianen.
gero badira batzuk zintzilik geatzen direnak hainbat arazorengatik: silber, iñaki navarro eta felix.
baino tira.
PD: argazki kamara eaman beharko deu ez?
juanjo irazustaren emaila ez dauketenez txintxarriMediatik bidaliko diot mezue.
;-)