TxintxarriMEDIA

Alegialdeko blogEROAK, audio, irudi ta bideoak!

Funtzionariook gure zilborraz haratago ere ikusteko gai garenez, nere lehenengo eztabaida sortzea bururatu zait. Eztabaida honen bidez, .eus domeinua bultzatu nahi duten eragile ekintzaileen lana txalotu nahi nuke eta eskerrak eman, euskara eta euskal kultura merezi duen lekura eman nahi izateagatik.

Argi dauket, jende asko kejaka hasiko dala; orain ez dala unea esanez, krisi garaian gaudela, aurreko lanak badaudela... baina argi dauket baita ere, jende horrentzat sekula ez dela garaia izaten, gaur honegatik bihar haregatik, eta beraz, ezin zaiela kasurik egin. Badirudi euskara eta euskal kultura baserrietatik ateratzeak beldurtu egiten dituela.

Eta aprobetxatuaz txintxarrimedia gure sare hau zoriondu nahi nuke eta benetako urteaskotarako bat eskaini.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

puntueus ekimenari esker, eta euskal hacktibismoari esker gure domeinua laster lortuko degu.

ea nundik sartzen degun .es domeinua. (ipurtzulotik? jejejej)

Erantzun honi

Atxikimenduak emateko, honako hontan dezue aukera.

http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/

Bestalde, puntueus orrialdean agertzen diren bi esaldiak hona ekartzeko lizentzia hartuko dut.

Mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da

David Crystal

Prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira

Amadeu Abril i Abril

Erantzun honi

RSS

Sare honi buruz

TX4RL1 TX4RL1 creó esta red social en Ning.

© 2009   Creado por TX4RL1 en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Txat-ean saioa hasi