TxintxarriMEDIA

Alegialdeko blogEROAK, audio, irudi ta bideoak!

Udal webguneari buruz eztabaidatzen ari ginela, herriaren egoera errealari buruzko hainbat iritzi agertu dira. Agian interesgarria suerta daiteke, Udalari zuzendutako gure iruzkinak erregistartzea eta amaieran, bildutakoa Udalari pasatzea.
Kirola, urbanizaioak, kaleak, karreterak, garbitasuna, ...... buruzko zure iritzia idatz ezazu.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Idea bikañe hi!
Udal webguneak ere horrelako atal bat izan beharko zian. "Kartas al director","Foto-denuncia",edo horrelako zeozer...
Herritarron kezkak, ideiak, proposamenak, etab. bideratzeko.

Erantzun honi

Oso ideia ona euki dek, maixu!

-Alegin zekeken lehentasuneko arazoa, aparkaleku falta dek ta ez bakarrik kalen, Larraitz Auzok TETRIS bat ematen dik eguerditan. Soluziorik??????
-Komertzio txikie sustatzeko proiekturik ba al da???
-Tokiko Agenda 21 (Agenda LOcal 21) aplikatzeko asmorik???

Erantzun honi

- Egie da aparkatzeko arazok daudela, gañea obrak diela ta oaindik gehio. Halere ez det uste aparkaleku gehio ittea bakarrik izan behar dunik irtenbidea. Kotxe asko daudela eta aparkaleku gehio, errepideak beteta daudela eta errepide gehio? Igual aparkakaleku gehio in beharko die baño gure ohitura batzuk aldatzen e jun beharko deu. Gure etxeko atari ondoaño eaman nahi deu kotxea, dendako atea ondoaño, tabernako ate ondoaño eta al bagenu barruaño sartuko genuke! Barriotik kalea kotxen, kaletik barrioa kotxen, ta noski bakoitze kotxe banatan!
Halere erabat ados nau segun ze ordutan ondo aparkatzea mirari bat dala!
- Ez dakit komertzio txikie sustatzeko proiekturik badan baina bitartean saia gaitezen gure erosketak Alegin itten. Alde ederra nabarmenduko lukete dendariek denok hori egingo bagenu.
- Bada Tokiko Agenda aplikatzeko asmoa baño oaindik zai. Uste det eskualde oson Alegin bakarrik falta dala. Gañea eskolak ere ezin du sartu proiektu hortan udala ez bada sartzen.

Erantzun honi

Alegi da Gipuzkoa maila, Tokiko Agenda ez duen herri bakarra. Ala ere Tokiko Agenda herramienta bat da soilik, azken finean zenbait ekintza edo iniziatiba biltzen dituen instrumentu bat da. Alegik ere herri mailako ekintzak erraz susta ditzazke, Tokiko Agenda barik (zuk aipatutakoak oien artean).

Erantzun honi

Herriaren erabakia errespetatu! Kalea oinezkoentzat izango zela onartu zen erreferendumean eta oraindik jendeak aparkatzen jarraitzen du bertan, piboteak noiz iriki eta itxi erabaki zen eta ez da betetzen ordutegia ... udalak ezer egin gabe!
Herritarrek ere erreferendumean onartutakoa bete beharko lukete.

Erantzun honi

Alegitarrak eta kotxearen gaiak, apartadu berezi bat merezi duela uste dut. Tontokalea, norabide bakarrekoa jarri eta hor sortzen diren komeriak, webcam batekin grabatzekoak dira. Zubia kotxez beteta, ondorioz, Orendaingo kruzetik hasita Intxurre soziedaderaino, zentzu bakarra dago eta aurrera eta atzera ibili beharra dago.
Ezin al da kotxea, Kultur etxe aldera eraman eta oinez 100 m. egin ?
Paseotik Txintxarri plazara kruzatzea askotan ezinezkoa da, kotxeren bat dagoelako aparkatuta.
Nola ikasi behar dugu besteak errespetatzen ?

Erantzun honi

Oso erraza da ondo aparkatzen ikastea, latz ordaindu arazi gaizki aparkatzen duenari; non ezin den aparkatu jendeak oso ondo daki, utzikería, alperkería,... . Batez ere zirkulazioa oztopatzen duten puntuen gaitik ari nauk.

Orain, egunen baten hileta, festa bereziren bat edo antzeko zerbait denean aukerarik ez dago, nahi ta nahi ez gaixki aparkatu behar.

San Juan kale, Bibeberrieta eta Larraitz auzoko kotxeak handik kendu ezkero ere ez diat ikusten nahiko leku kotxe guzti ohiek aparkatzeko. Lehenengo eta behingoz ze kotxe kopurutaz ari geran hitz egiten jakin beharko genuke. Gaixotasunak sendatzeko aurrenengoa "diagnostiko" zehatzak egin behar dira, ezta?

Erantzun honi

Tontokale, gero ta arriskutsuagoa bihurtzen ai da. Zubian zain dauden kotxeak, behin bidea libre ikusi ezkero, azeleradorea tope zapaldu eta iñor goitik azaltzeako pasa nahi izaten due, ta klaro, horretarako belozidade haundi xamarra artzen due, nola konpondu? Trafikoari itxitxa?

Erantzun honi

kaleko obrekin tontokale itxita egon zan eta ezer berezirik etzen pasa.

Erantzun honi

Ba bai, hikin ados neok, itxita eon huen ta konpondu gitxoan.

Erantzun honi

Kalea itxi ezkeo... Orendaingo trafikoa nundik zuzendu? Amezketatik?

Nik uste, eo direkzio baten jarri (ni honen aldekoa nak) o bestela betiako itxi, zeatik oain zeoken bezela, harriskutsue zeok oinezkontzako ta geo zerbait txarra gertatzen baek... ordun ingo diu nearra!

Bestela kartel bat jarri beharko diu zubin: HAU EZ DA APARKALEKU BAT (hola eotea eztek soilik udalan kulpe, guk ere kulpe latza badiu).

Nik uste, erabat itxi ezkeo ta autobusei ta karga/deskargai (ordu jakiñetan) sartzen utzi ezkeo, earki geatuko huela.

Erantzun honi

Aparkalekuak behar direla ados baldin bagaude galdera dek non egin daitezken eta nola eta dirua nondik eta...
Non?
1.- Kanpofubolen. Kanpofubola dekena aparkamentutako (eta abar) eta bere gainean berriro "kanpofutbola" irekia eginez. Nik kanpofutbol soila izan beharrean beste aktibitate eta kirolentzako lekua eskatuko nike. Parkinerako sarrera/irteera Amezketako karreteratik eta orain daukagun bidetik ( Orendaingo kruzearen aurretik) behar bada espaloia kendu edo extutuz eta oinezkoek bulebarretik pasa dezaketela. Kotxeak poliki poliki pasatzeko "montaña rusa" oietakok jartzea nahiko. Denontzat gertu gertu, nahiko begien aurrean (lapurretak,..).

2.- Renferako bidea eta gaztetxea dauden lekuan, nazional zaharraren alturan parkin bat eta beste piso bat edo bi goran; gaztetxea berriro lehengo lekuan berreraikiz edo beste aukera hoberen bat.

3.- Sosa fabrika. Belosteiko poligonora bidaliz (inoiz bukatuko ez den edo beteko ez den poligono ori).

4.- Fabrensa aurreko batzak eta kanposantua zen lekua.

5.- Kaketan plost! ni beste aukerarik ez diat ikusten.

Denoi konbidatuko nizueke ideia gehiago botatzera edo hauetaz eztabaidatzea, alde onak eta txarrak, posibilitateak eta ametsak, finantziazioa eta AUTOfinantziazioa,....
Ideiak aztertu, debatitu, aukeratu, herrian zabaldu, herriari kontsultatu eta KOÑO!!! herriak esaten duena ERRESPETATU (adibidez nire tokayo Juanjok dion bezela: San Juan Kalea.... ze krixto dek, parkina?, karretera?, oinezkoek ibilbidea?, denak eta ezer ez?

Erantzun honi

RSS

Sare honi buruz

TX4RL1 TX4RL1 creó esta red social en Ning.

© 2009   Creado por TX4RL1 en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Txat-ean saioa hasi