TxintxarriMEDIA

Alegialdeko blogEROAK, audio, irudi ta bideoak!

Zure ustetan nolakoa izan behar luke udalaren webguneak? Zer eskaini behar luke? Zer eskatuko zenioke? Zer dago soberan? Zer falta zaio? Erabiltzen al duzu?.... Hemen duzu aukera zure iritzia jartzeko. Iritziak eta iruzkinak jasotakoan udalarai pasako dizkiogu.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Lehenik eta behin, webgunearen hartzailea nor den ez det argi ikusten. Nori dago zuzenduta? bisitari-turistari? diasporari? herritarrari? Gaur egungoan dena nahastuta dagoela usten det. Garbi aztertu behar da, talde bakoitzak ze eskakizun dituen. Eta bakoitzari dagokiona eman. Hausnartzen hasteko a2a.a (abiapuntua, jejeje) izan daiteke.

Herritar gisa bezala ez dut webgune hau eAdministrazioren adibide gisa ikusten. Ez bait dezaket ia nongo gestiorik bertan egin.

Nire inpresioaren arabera, turistei begira egindako webgune estatiko bat besterik ez da. Gainera hasiera-hasieratik gaizki egina eta zaharkitua. Ez da inondik inora jariorik (RSS) erabiltzen. Agendak ere ez du harpidetzeko (RSS) aukerarik.

Kuriosidade bat, lehen orrialdera joateko (home-ra), nora joan behar dugu?? Orria ez da usablea.

Kexak eta iradokizunak atala ez dabil.

bla, bla, bla, bla, ........ mmm hau egarria

Nik, egia esan, ez dut bertara sartzeko inongo beharrik somatzen.

Diseinuarri buruz, oraingoz ez dut ezertxo ere esan nahi sakristiako itxura horretaz.

Lehen balorazioa: penagarria

Erantzun honi

Zer behar eta zer nahi dugun lortu genezake, eta nork egingo duen webgunea, dirua izanezkero, ez dik arazo bat izan behar, BAINO, ez diagu nahi webgune estatiko bat baizik eta oso dinamikoa eta edozeinen galdera, tramitazio, iragarki, agenda, online ordainketa, eta abar egin ahal izateko webgunea eta honek gure udaletxe prehistorikoko langileak prestatzea exijitzen dik, beste kultura digital bat onartzea eta lantzea. Nori aldatu arazi behar diogu burue?, nola burue jan?. Neretzako or zeok koxka.

Erantzun honi

Nere ustez herritarrantzat webgunea ning hau dek eta bestek kanpotarrantzako zuzendue izan behar likek. Herri honen inguruko informazioa emango dun webgune erakargarri bat in behar lieke. Orokorren estatikoa(ez betiako),hau da, urten bi aldiz edo pixkat aldatuz(kolorea, fondoa...) eta eguneratuz,adibidez herriko jai batzun egitaraue bertan ezautzea emanez.
Nik gaur eunen eztit ibiltzen ta kanpon nitxoanen'e enin ibili hango launei Alegi nolakoa zan azaltzeko.
Aldatzen ez badie mondejutako ibiliko'iu!! 1 eta 0-tan txiki-txiki in pagina ta 2nd lifen jarriko'izkit salgai mondejuk!!

Erantzun honi

Hemen nere impresio batzuk:

KOKAPENA: mapa baten beharra.

BIZTANLERIA: errolda oso zaharrak.

HISTORIA: irakurketa pisutsua.

PROIEKTUAK: ...

Nik uste, Txintxarrisferako zenbait blog, obeto darela.

Ah! Ta TxintxarriMEDIAko esteka falta zaio!

Erantzun honi

Nere ustez, web dinamiko, hacktibo, herritarra, herrikoia izan behar du, nik hustet herriaterrei zuzendua beharko lukeela zati haundi batean behintzat. Zer behar luke:
eAdministrazioa, nahi ta nahiezkoa. (Edozein agiri eskatzeko,...)
Agenda eguneratue. (Talde desberdiñek agenda eguneratzeko aukera, gaztetxeak, mendi asanblada,...(2.0 filosofie)).
Txintxarrisferaren esteka, nola ez!
RSS jarioak noski (atal desberdiñetan)
momentuz hoixe ba.

Alegi 2.0 aurrera!

Erantzun honi

Norentzat?
Alegitarrentzat, Alegin edo kanpoan bizi gerenontzat.
Kanpotar edo turistentzat? Herri itxusi, zikin eta turistikoki balio exkaxeko eskaintza dugu, beraz zer egin handiagoak ba dizkiagu turistentzat aldarrikatu edo publizitatu aurretik. Beno, atal txiki bat jarri daiteke!

Zertarako?
Herritarren gestioak bertan egiteko. (eAdministrazioa).
Herritarren ideiak, beharrak eta erreklamazioak jasotzeko.
Herriko histori ofiziala alden modu zabal eta sakonenean jartzeko lekua.
Udaletxearen aktibidade GUZTIAK argi eta garbi mundu guzia informatzeko eta iritziak biltzeko lekua. RSS
Udaletxearen "Orria" paperez egindakoa digitalizatzea eta sakontzea. RSS
Egindako aktibidadeen atala. RSS
Herriko eta herritarren web edo blogaren eztekak.
Herriko mapa edo kokalekua.
Herriko auzo, baserri, mendi, baso,...argazkiak

Beste herrietako webgune ederrak badira eta zergatik ez ditugu beraien idei onak guretzat hartzen? Adibidez Irungo udalarena saritua izan da. http://www.irun.org

Nik beti eta lehenengoz proiektu orokorra eta "utopikoa" egiten diat eta gero beharrezkoagoa eta errezena denarekin asten nauk, beraz denon artean eta imajinazioa libre utzi eta ideia zerrenda luze bat egingo nike (Brain storming) eta gero, hankak lurrean jarrita, "deskarteak" egin eta beharrezkoagoa eta errezenarekin lanean segi.

Erantzun honi

Iruneko udaleko web gunea oso ona dek, ni ere ados neok eredu bezela hartu beharko genikela.

Baño galdera dek... nork egingo like web gune berrie (egiteko asmoa baldin bazeok), herritarrek????

Erantzun honi

Baño galdera dek... nork egingo like web gune berrie (egiteko asmoa baldin bazeok), herritarrek????ri erantzunez.

Horrelako weborri bat garatzeko trebezi asko behar du, web berrie inguruko edo herriko weborri garatzallek egin beharko lukete, herritarrek ideiak aportatuko ditteu. Gertutasune, komunikazioa, inpresioak jasotzea, oso inportantea da.

Erantzun honi

Hilda dagoena ezin berpiztu, baino gutxieneko batzuk eskatu daitezke hasteko: dagoena aktualizatuta egotea (aktak, proiektuak ...) eta harremanetarako e-maila nonbait azaltzea (hau ez det inon ikusi, e-maila ez azaltzea web batean). Gero, aurretik egin diren kritika eta aholkuekin erabat ados nago, batez ere 2.0 filosofia aplikatzea proposatu duenarekin.

Erantzun honi

Nere ustez hartzailea herritarra ta kanpotarra die.
Herritarrok herriaren administrazioaren berri izan dezaun tresna izan beharko luke, betiko bandoekin batera, RSS bidez. Ez litzeke txarra izango eztabaidako gunek irikiko balie. Egie esan eztabaidako gunea txintxarrisferan dauke nahi dunak, baino udalak'e eman beharko luke aukera hoi. Azken finen herriko erabakin ingurun modu argi ta azkarragon iritzie emateko aukera emango liuke.
Agenda eguneratu batek'e eon beharko luke bertan, herrin ite dien gauzen ingurun bertako zein kanpokoi berri emateko. Eta ez udalak antolatutako gauzen agenda bakarrik, baizik eta herrian egiten diren gauza guztien agenda -adibidez ardiki jateak bertan azaldu beharko luke-.
Kanpotarrei begira, herriaren inguruko informazio osoa eman beharko luke: Historia, kokapena, datu administratiboak...
Hara, gauza bat iruitze zait: kontu hoik guztik iten txintxarrisfera hasita daola, ta asko dauneako iteitula. Udalai aprobetxatzen utzi beharko genioke, afari eaaar baten truke, noski!
Kontue da, udalan horrie izango dan edo herrina. Ta horrek gauzek ikearri kanbiatzeitu

Erantzun honi

Arrazoi dek, herriko pagina behar dik, ta ez udalarena. Alkatearen agurra eta horrelakoak sobran beraz.
Alegiko herri webgunea hobeto, Alegiko Udal webgunea baño. Hoi bai, afarie udalan kontua e!

Erantzun honi

Txarlik esaten dikenakin ados neok.

Alegitarrak itten die ALEGI!

Erantzun honi

RSS

Sare honi buruz

TX4RL1 TX4RL1 creó esta red social en Ning.

© 2009   Creado por TX4RL1 en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Txat-ean saioa hasi