TxintxarriMEDIA

Alegialdeko blogEROAK, audio, irudi ta bideoak!

Gaur jaso det, Alegia 1900 izeneko ekimenari buruzko posta bat. Herriko Kultur Batzordeak, Otsagiko Orhipean jaialdiaren antzeko zeozer egin nahi du, baño gure erara, hau da zagiardo ta guzti! IUpi.
Honek lan asko suposatzen duenez, denon laguntza eskertzekoa izango litzateke,beraz ba dakizu,
internet gabeko garaietara bidai egiteko prest bazaude animatu. Txintxarrisferakok gonbitea jaso dugu bertan parte hartzeko eta proposamen edo idei berrik emateko.

Otsagiko Orhipean

Erantsitako dokumentun gutxi gora-behera egunaren planteamentue.

Partekatu

Eranskinak

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Nik uste nian makilariak ia etxe guztietan zeudela. Ez al dituk ba emakume gehienak makilatzen?

Erantzun honi

Ona hi, ...

Erantzun honi

Joe hi!

Jendek etorrie bazekek!

Erantzun honi

Ostegunen izan genun kultur batzordeko bilera ta azkenen erabaki deu fetxa.

Ekainaren 7an izango da "Garai bateko Alegia".

Txalaparta jotzeko bi lagun prest agertu zaizkigu baino aspaldin ez duela ikuttu´re in ta hor arazoa! Norbaitek lortzerik ba al du? Aurretik ensaiok itteko ta geo egunen bertan jotzeko izango litzeke.

Erantzun honi

Aspaldi berrik eztaukeula "Garai bateko Alegia"-taz.

Nola dijoa?????

Erantzun honi

Nike ideaike etzekeat jj galdera earki luzatu zaik azkeneako bo i aioo

Erantzun honi

Aspaldin ez det ezer idatzi, ez da izan enaizelako goatu baino hor ibili gea fetxa aldatuko ote genun eo ez... Azkenen ez da aldatu Ekainaren 7an izango da Garai bateko Alegia.
- Goizean lehenbizi bandoa joko da herrian zehar. Bertso eskolakoak prest daude hau egiteko.
- Postu desberdinak jarriko dira lanbide ezberdinekin. Dagoeneko lotuta dauzkeun lanbideak hauexek:
1.- Jaboia egiten
2.- Errekan arropa garbitzen
3.- Sega zorrozten eta meta egiten
4.- Txorroskileroa
5.- Egurra lantzen
6.- Turutak egiten
7.- Ohea astintzen eta josten
8.- Taloak egiten
9.- Artoa eta babarruna aletzen
10.- Idazkari lanak egiten. Adb: Egun horretako akta hartzen.
11.- Mamia egiten
12.- Ardiei ilea mozten
13.- Umeak jolasteko leku bat: Zibak, sokasaltoa, tabak, ...
14.- Bi taberna: Bat korukoek eta bestea Gaztetxeak
15.- Argazkilaria

Pendiente dauzkagu lanbide batzuk baina dagoeneko kontaktuan jarrita. Hauexek dira:
1.- Laboreak egiten
2.- Zumezko lanak
3.- Kandelak egiten
4.- Gazta egiten
5.- Kuadroak margotzen edo marrazkiak egiten
6.- Esnea banatzen
7.- Moto zaharrakin paseatzen
8.- Aguazila
9.- Umeak pelotan
10.- Kotxe zaharrak
11.- Dantza era zaharrera: Arratiako jota
12.- Zapateroa
13.- Txintxarrigilea
14.- Apaiza
15.- Bizikleta zaharrak konpontzen
16.- Zaldia karroarekin
17.- Zaldia perratzen
18.- Makilarik (Johan, zerbait in al dezu?)

Hauetatik aparte, bolatoki bat eta toka jartzeko asmoa deu.

Ondoren jendea elkartu eta denok batera kalejira egingo deu. Une konkretu batzuetan gelditu eta euskal abesti bat abestuz. Horretarako musikariak biltzen ari gara eta ea ensaiotxoren bat egiten deun!! Ta Txintxarri Abesbatzakoak ere hor izango ditteu abesten laguntzeko prest.

Kalejira plazara iritsi eta gero euskal ezkontza egin nahi da eta ezkongaiak ere pendiente dauzkeu. Ezkontza horretan txalaparta sartuko genuke.

Ondoren bazkaria izango da. Bixki gure sukaldari aparta prest agertu da lan hori egiteko. Hala ere laguntzaileak beharko ditula pentsatzet. Tiketak salgai jarriko dira.

Bazkariaren ondoren bertsolariak, musikariak, txiste kontalaria, ... animatzen den guztia parte hartzera gonbidatuta dago. Abestu, dantza egin, ... Denon artean zerbait aterako da, ezta??

Ah! Jantziarena ere ezin aipatu gabe utzi. Alegia garai batean bezela jarri behar badugu, gu ere hala irten beharko dugu!! Mutilak: Galtza maonezkok, alkandora txurie, lepon pañoloa, txapela eta alpargatak.
Neskak: Gona beltza, blusa beltza, buruan pañolo beltza (edo mantaliñe), alpalgatak (edo zapatak) eta lanean aittu behar dutenak, aurreko mantala. Umeak: Galtza motzak, alkandora txurie, tirantek, zapatak eta galtzedi luzek.
Hau adibide bat da, geo bakoitzek ahal dun bezela jantzi behar du baino betire lehengo jantziak kontutan hartuta!

Erantzun honi

Apa, ni ta Nabarro, prest gaude kitarrekin ateatzeko. Garai bateko kantak (Aitorren hizkuntz zaharra, eta horrelakoak) joko diteu, ta bazkaldu ta geo ba gu ezautata pixkat "estilo libren", mexikanak, habanerak, "bardoen" antzera aritzeko prest.
Por zierto garai artan plazan pasodoblek eta dantzatzen zien???

Erantzun honi

Bale, data badau ta nola jantzi behar dan bakiunez...

Nik martxan jarriko det nere jendea (makillak olioztatu ta...)

Deskuidon jende gutxi xamar biltzen baet, Alegitar batek "kurso azelerao" batzuk hartu beharko dittu figurantena itteko.

Erantzun honi

Txarli: Nik ustet dantzatzen ziela.Hoixe izango zan beraiek "libre" sentitzen zien momentue! Halare, gu denetatik dantza itteko ta kantatzeko prest ta nik ustet bazkarin ondoren jendea pixkat berotuko dala....
Beste gauza bat: Bideokin eunen zeharreko ekitaldiak grabatuko al zenituzke? Asmoa da jende desberdinei esan grabatzeko ta geo posible bada, montajetxo bat egin. Ze iruitzen? Patxi Renobalesei ta Altzoko Anttonei komentatzekotan geatu zien.

Ta ia hau komentatuta Iñigo Balerdi´re artixta deu ta beai´re gonbidapena luzatzen diot. Animatzen, "idazkari jauna"??

Johan: Martxan jartze zunen, toke bat eman, bale? Zenbat izango zeaten, ... zehazteko.

Oso ondo mutilek, holaxe gustatze zait, iniziatibakin!!

Erantzun honi

Bale, bideo kamara de artukot.

Erantzun honi

Kamara hartu... eta garai bateko kamarak bezala ibili. Tripode zaharra, kamara zaharra, palankari buletak emanez... dotore jantzita

imaginazioa martxan....

Hementxe dezu adibide zehatzago bat:

Erantzun honi

RSS

Sare honi buruz

TX4RL1 TX4RL1 creó esta red social en Ning.

© 2009   Creado por TX4RL1 en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Txat-ean saioa hasi